XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ii) Kalkula itzazue batezbesteko abiadurak eta dagozkion erroreak.
iii) Kalkula itzazue batezbesteko azelerazioak eta dagozkien erroreak.
iv) Egin ezazue, erabilitako goma-kopurua (abszisatan)
Grafikoan, sar ezazue (0,0) puntua ere.v) Adierazpen horrek lineala izan behar du.
Grafikoki adierazitako puntuak kontutan hartuz eta karratu minimoen metodoaz, kalkula ezazue lerrozuzenaren malda (eta beraren errorea).
Orga handi batetan kartulinazko txartel bat plastilinaz tinkatuko dugu.
Konekta ezazue fotozelula.
Fotozelula jaurtikigailutik 1m-tara jarriko da, gutxi gorabehera.
Osa itzazu honako osaketa duten ibilgailuak, elkarren jarraian: orga handi bat (2 masa-unitate); orga handi bat eta txiki bat (3 masa-unitate); 2 orga handi (4 masa-unitate); eta 2 orga handi eta txiki bat (5 masa-unitate).
Konekta ezazue aspiragailua.
Jaurtiki itzazue orgak, bi goma bultzatzaile erabiliz.
Bakoitzean, kartulinak fotozelulatik pasatzeko behar izan duen denbora idatzi behar duzue.
i) Kalkula itzazue batezbesteko denbora eta beraren desbidazio koadratikoa.
ii) Kalkula itzazue batezbesteko abiadurak eta dagozkien erroreak.
iii) Kalkula itzazue batezbesteko azelerazioak eta dagozkien erroreak.
iv) Egin ezazue, erabilitako masa-unitateen alderantzizkoa (abszisatan)
Grafikoan, (0,0) puntua ere sar ezazue.v) Adierazpen horrek lineala izan behar du.
Grafikoki adierazitako puntuak kontutan hartuz eta karratu minimoen metodoaz, kalkula ezazue lerrozuzenaren malda (eta beraren errorea).